Ezagutu Oikur Diseinuak eskura jartzen dituen konponbideak publizitatearen eta marketinaren beharrei erantzuteko. Soluzio grafiko funtzionalak eta zentzuzkoak.
Diseinu grafikoaren maitalea naiz. Teknologia berriekin batera ezagutu dut grina hori. Hasieran, ideiak eta pentsamenduak helarazteko modu zuhurtzat izan dut diseinua. Hitzik gabe zerbait esateko tresna. Eta jokaera horretan murgiltzea maite dut. Zenbateraino tenkatu daiteke ideia baten igorpena diseinu grafikoaz baliatuz? Esperimentazio prozesu etengabea da. Jolas bat.
Hamar urteko esperientzia luzea eskuratu ondoren, publizitate, marketin online eta diseinu grafikoan masterra gauzatzea erabaki nuen. Ikasketa horiei esker, diseinuaren funtsak eta oinarriak ikasi ditut, eta horren guztiaren aplikazio profesionala egiteko gaitasunak eskuratu ere.
Ikasketa horiek, profesionaltasunez aritzeko parada eman didate. Baina masterra gauzatu aurretik eta ondorengo prozesu autodidakta etengabea izaten jarraitzen du. Esperimentazioa, teknika berrien ezagutza edota joera berritzaileak nire lanaren parte inportanteak izaten jarraitzen dute. Gauza guztien gainetik, diseinu grafikoa zaletasun bat da.
Hausnarketak ere gogoko ditut. Gauza berrien ezagutza. Mendebaldeko joera nagusiez harago, kultura anitzeko diseinuak kontuan hartzea ere inportantea deritzot. Horrenbestez, Afrikako diseinu tradizionalez informatzea, Japoniako diseinu eskolen aterabideak xurgatu edota errusiar infografia aintzat hartzea ezinbestekotzat daukat. Baina Alemaniako Staatliche Bauhaus Diseinu eta Arkitektura Eskola izan da nigan eragin handien izan duena. Bere historia, filosofia, jendartearekiko konpromisoa eta eragindako iraultza kulturala, politikoa eta soziala liluraturik naukate. Nire ekoizpenetan, formak funtzioari jarraitzen dio.
Artearekin gertatzen ez den bezala, diseinuaren funtsa ez da soilik irudi eder bat sortzea. Helburu bat ere bete behar du. Problema baten aurrean soluzio bat eskeintzen du diseinu grafikoak. Produktu baten beharra zein den ezagutu eta behar hori asetzeko irtenbide bat planteatzen du.
Aterabide praktikoa. Funtzionala eta zentzuzkoa. Hori da Oikur Diseinuak darabilen filosofia. Beharrezkoa ez den guztia deuseztatu, produktuaren bideragarritasuna erdigunean kokatzeko. Diseinua, produktu bat jendarteratzeko erreminta baten gisara ulertzen dugu. Helburu bat betetzeko erraminta bat denaren uste osoa dugu. Horrela neurtzen dugu diseinu grafiko baten egokitasuna: arrazoizkoa, praktikoa, funtzionala eta zentzuzkoa denean.
Eta edertasuna? Neurtzerik ahal dugu edertasuna? Edo zerbait subjektiboa da? Pertsona gehienek uste dutenaren aurrean, edertasuna neurtu daiteke. Simetrian, konposizioaren plangintzan, koloreen erabileran edota arreta guneen egokitasunean neurtzen da edertasuna.
Bi aspektu horien loturan datza diseinu egoki baten funtsa: edertasunean eta praktikotasunean alegia. Horrela ezarri zuten diseinu modernoaren aitzindariek XX. mendean, Alemaniako Staatliche Bauhaus Diseinu eta Arkitektura Eskolan. Filosofia hori, mundua eta jendartea eraldatu zuten. Baita politika, ekonomia edota kultura irauli ere. Orain dela 100 urteko filosofia horretatik sortutako diseinu mota, diseinu modernoa deritzogu, eta oraindik ere diseinu modernoa bezala ezagutzen dugu, naiz eta mende oso bat iragan. Filosofia hori gureganatu egin dugu gure lana ekoizteko orduan. Eta hauek dira bere oinarriak; gure deontologia:
Edozein galdera lasai asko erantzungo dugu. Bete beheko eremuak eta bidali mezua, edo idatzi gure helbide elektronikora: info@oikur.eus
Elkarbanatu…
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |