Logotipoak

Logotipoak, imagotipoak, isotipoak eta abar, gure marka pertsonalaren edo irudi-markaren erakusleihoak dira. Egiten dugunaren erakusle. Produktuaren zigiluak dira, eta gainean daramate egiten dugunaren ospearen zama.

Horrenbestez, berebiziko garrantzia duen arreta-gunea da irudi-marka. Eta garrantzia horren neurriko ekoizpen prozesua behar du: konkurrentziaren azterketa, helburuen ezagutza, aplikazioaren nondik norakoak, kolorearen psikologĂ­a, bezeroen ikerketa, bere funtzionaltasuna, formen oreka eta abar luzea.