Motion Graphics

Grafismoen mugimenduari deritzogu Motion Graphics. Irudi, argazki edota ilustrazioen animazioari alegia. Publizitaterako tresna dinamikoa da oso; enpresentzako bideo korporatiboetan txertatzeko, ikus-entzunezko postprodukzioak egiteko edota proiektuen aurkezpenak burutzeko besteak beste.

Gurean, Motion Graphics teknikaren erabilera, ilustrazio digitalak oinarri hartuta burutzen dira gehienetan. Kasu batzuetan, ilustrazio bektorialak erabiltzen ditugu, eta beste kasu batzuetan forma geometriko primarioei konplexutasuna ematen diegu mugimenduaren bitartez.

Lau elipse irudikatu ditugu, eta hainbat espresio atxikitu errepikatze eta andulazioaren deformazioan.

Adibide hau egiteko, marra zuzena eta hiruki bat erabili ditugu soilik. Hirukia estatikoa da, baina marra bakar horri linea borobil batetan zehar errepikatzeko agindua eman diogu. Gerora, emaitza luzatu eta txikitu dugu deformazio baten bidez, eta espresio batzuez baliatuta kiribila sortu dugu hirukiaren inguruan.

Oinarrizko bi forma geometriko erabili ditugu animazio hau egiteko: elipsea eta marra zuzena. Elipsearen trazua animatu dugu eta bere forma deformatu. Marra zuzenen trazua ere animatu eta deformatu dugu. Azkenik, fotograma batzuk kendu ditugu, marrazki bizidunen itxura hartu dezan.

Elipse batekin eta hainbat marra zuzenekin egin da Motion Graphics hau. Kometa baten animazioa egin nahi izan dugu, elipsearen trazuak ondulatuz eta animatuz. Mugimenduaren itxura hartu dezan, atzeko izarrei mugimendu horizontala eman diegu.

Deabru txiki baten aurpegia irudikatu dugu forma geometriko sinpleak erabiliz. Gero, forma horien trazua animatu dugu.