Ezagutu Oikur

Ezagutu Oikur Diseinuak eskura jartzen dituen konponbideak publizitatearen eta marketinaren beharrei erantzuteko. Soluzio grafiko funtzionalak eta zentzuzkoak. 

Beharrak ebazten

Publizitatea

Marketing Online

Diseinu Grafikoa

Ezagutu nazazu

Zaletasuna

Diseinu grafikoaren maitalea naiz. Teknologia berriekin batera ezagutu dut grina hori. Hasieran, ideiak eta pentsamenduak helarazteko modu zuhurtzat izan dut diseinua. Hitzik gabe zerbait esateko tresna. Eta jokaera horretan murgiltzea maite dut. Zenbateraino tenkatu daiteke ideia baten igorpena diseinu grafikoaz baliatuz? Esperimentazio prozesu etengabea da. Jolas bat.

Ikasketa prozesua

Hamar urteko esperientzia luzea eskuratu ondoren, publizitate, marketin online eta diseinu grafikoan masterra gauzatzea erabaki nuen. Ikasketa horiei esker, diseinuaren funtsak eta oinarriak ikasi ditut, eta horren guztiaren aplikazio profesionala egiteko gaitasunak eskuratu ere.

Ikasketa horiek, profesionaltasunez aritzeko parada eman didate. Baina masterra gauzatu aurretik eta ondorengo prozesu autodidakta etengabea izaten jarraitzen du. Esperimentazioa, teknika berrien ezagutza edota joera berritzaileak nire lanaren parte inportanteak izaten jarraitzen dute. Gauza guztien gainetik, diseinu grafikoa zaletasun bat da.

Bauhaus Diseinu Eskola

Hausnarketak ere gogoko ditut. Gauza berrien ezagutza. Mendebaldeko joera nagusiez harago, kultura anitzeko diseinuak kontuan hartzea ere inportantea deritzot. Horrenbestez, Afrikako diseinu tradizionalez informatzea, Japoniako diseinu eskolen aterabideak xurgatu edota errusiar infografia aintzat hartzea ezinbestekotzat daukat. Baina Alemaniako Staatliche Bauhaus Diseinu eta Arkitektura Eskola izan da nigan eragin handien izan duena. Bere historia, filosofia, jendartearekiko konpromisoa eta eragindako iraultza kulturala, politikoa eta soziala liluraturik naukate. Nire ekoizpenetan, formak funtzioari jarraitzen dio.

Ezagutu atalarentzako diseinatzailearen erretratu artistikoa.

Gaitasunak

  • marketin plana
  • jendarte sareen plangintza eta kudeaketa
  • marka-pertsonalaren sorkuntza eta kudeaketa
  • marketin estrategia
  • seo / sem
  • diseinuaren eta kolorearen funtsak
  • irudi eta argazkien edizioa eta moldaketa
  • grafiko bektorialen sorkuntza
  • dokumentuen maketazioa
  • logotipoen eta irudi-markaren sorkuntza
  • diseinu grafiko publizitarioa
  • web diseinuaren funtsa
  • html5 & css3
  • blog sorkuntza eta diseinua
  • online-denden sorkuntza
  • bideo edizioa
  • bideo postprodukzioa
  • motion graphics
  • 3d modelaketa, animazioa eta argiztapena
  • fisiken eta animazioen erabilera aurreratua
  • audio edizioa
Adobe Photoshop 90%
Adobe InDesign 90%
Adobe Premiere 90%
Adobe Illustrator 85%
Adobe After Effects 75%
Blender 3D 80%
WordPress 85%
Prestashop 50%
HTML5 & CSS3 40%

Ezagutu darabilgun filosofia

Artea edo Diseinua?

Artearekin gertatzen ez den bezala, diseinuaren funtsa ez da soilik irudi eder bat sortzea. Helburu bat ere bete behar du. Problema baten aurrean soluzio bat eskeintzen du diseinu grafikoak. Produktu baten beharra zein den ezagutu eta behar hori asetzeko irtenbide bat planteatzen du.

Forma funtsioari jarraiki

Aterabide praktikoa. Funtzionala eta zentzuzkoa. Hori da Oikur Diseinuak darabilen filosofia. Beharrezkoa ez den guztia deuseztatu, produktuaren bideragarritasuna erdigunean kokatzeko. Diseinua, produktu bat jendarteratzeko erreminta baten gisara ulertzen dugu. Helburu bat betetzeko erraminta bat denaren uste osoa dugu. Horrela neurtzen dugu diseinu grafiko baten egokitasuna: arrazoizkoa, praktikoa, funtzionala eta zentzuzkoa denean.

Eta edertasuna? Neurtzerik ahal dugu edertasuna? Edo zerbait subjektiboa da? Pertsona gehienek uste dutenaren aurrean, edertasuna neurtu daiteke. Simetrian, konposizioaren plangintzan, koloreen erabileran edota arreta guneen egokitasunean neurtzen da edertasuna.

Diseinu egokiaren 10 arauak

Bi aspektu horien loturan datza diseinu egoki baten funtsa: edertasunean eta praktikotasunean alegia. Horrela ezarri zuten diseinu modernoaren aitzindariek XX. mendean, Alemaniako Staatliche Bauhaus Diseinu eta Arkitektura Eskolan. Filosofia hori, mundua eta jendartea eraldatu zuten. Baita politika, ekonomia edota kultura irauli ere. Orain dela 100 urteko filosofia horretatik sortutako diseinu mota, diseinu modernoa deritzogu, eta oraindik ere diseinu modernoa bezala ezagutzen dugu, naiz eta mende oso bat iragan. Filosofia hori gureganatu egin dugu gure lana ekoizteko orduan. Eta hauek dira bere oinarriak; gure deontologia:

Diseinu egokia berritzailea da
Read More
Oso saila suertatzen da aukera guztiak bukatutzat ematea diseinuaren berrikuntzan, gaur egungo etengabeko aurrerapen teknologikoak direla eta.
Diseinu egokiak produktua baliagarri egiten du
Read More
Produktu baten helbururik inportanteena bere erabilgarritasuna da. Diseinua praktikoa izan behar da; eta irizpide psikologikoak eta estetikoak bigarren mailakoak dira.
Diseinu egokiak estetikoa izan behar du
Read More
Diseinuaren egikaritze egokia edertasuna ere izan behar du.
Diseinu egokia produktua ulergarria bilakatzen du
Read More
Diseinu egokiak produktuaren estruktura sinplifikatzen du; eta aldez aurretik bere betebeharra zein den erakusten dio erabiltzaileari.
Diseinu egokia zintzoa da
Read More
Diseinu zintzoak ez du gezurra esaten produktuaren balioaz. Diseinu egokiak ez du kontsumitzailea manipulatzen.
Diseinu egokia zuhurra da
Read More
Produktu oro neutroa eta urria izan behar du.
Diseinu egokia iraunkorra da
Read More
Modak igarokorra eta subjektiboak dira; baina diseinu perfektu baten egikaritzea produktu erabilgarriak eta denborazkanpokoak sortzen ditu.
Diseinu egokia kontsekuentea da bere xehetasunetan
Read More
Diseinu egokiak ez du inoiz ezer usten zoriari. Xehetasun guzti-guztiak sakonki zainduak eta diseinatuak izan behar dira. Akats bakoitza kontsumitzailearenganako errespetu falta bat suposatzen du.
Diseinu egokiak ingurumena errespetatzen du
Read More
Diseinu egokiak ingurumena babestu behar du errekurtsoen kontserbazioaren bitartez; baita inpaktu fisikoen eta bisualen murrizketa aintzat hartuta, produktuaren bizi-ziklo osoan zehar.
Diseinu egokia, adierazpen minimodun diseinua da
Read More
Gutxiago, baina hobeto eginda. Diseinu egokiak produktuaren aspektu fundamentalenak bakarrik sustatzen ditu, eta ez du produktua oztopatzen beharrezkoak ez diren gauzekin.
Previous
Next

Harremanetan jarri

Edozein galdera lasai asko erantzungo dugu. Bete beheko eremuak eta bidali mezua, edo idatzi gure helbide elektronikora: info@oikur.eus