Mandala

Mandala izeneko galeria honetan, eskuzko trazuetan oinarritutako diseinu ilunak biltzen dira. Pintzelkada arinak dira, simetrian eginda, marrazki baten inguruan.

Proiektu berri baten erronkaren aurrean, orri zuri baten aurrean topatzen gara. Eta sarritan zuritasun hori gure buruan ere izaten dugu; nondik nora jo gintezke jakin gabe.

Diseinatzaileon teknika ezaguna da orri zuri hori marraz betetzearena. Aldez aurretik zentzurik ez duten marrazkiak egiten, inspirazioa bilatzen. Horietako batzuk gorde eta moldatu ditugu. Atondu eta txukundu, mandala izeneko galeria hau sortuz.

Zure produktuetan

Jarri harremanetan, honelako diseinu baten bila ari bazara. Aukeratu zurea, edo eskatu zuretzako bereziki egindako bat.

Esku-liburuentzako azalak, egongelarako koadroak, zoriontze txartelak edota gutun-azalak. Hainbat lekuetan txertatu daitezke horrelako diseinuak.