Ohikuneak

Ohikuneak erronkei aurre egiteko.

Proiektu bati hasiera ematea da diseinatzailearen erronkarik handiena; eta horri aurre egiteko ohikuneak edo errituak ezinbestekoak izan oi dira. Naiz eta konturatu ez, ekoizpen prozesuetan errituak kontzienteki edo inkontzienteki erabiltzen ditugu. Sortzeko ahalmena baliatzen du garunean. Bideari ekiteko beroketa ariketak giharrak prestatzen dituen legez.

Askotariko ohikuneak daude. Pertsonaren araberakoak, momentuaren edota lekuaren beharretara moldatzen direnak, baliabideen eta gustuen arabera eraikitzen diren ohiturak… Baina zergatik erabiltzen ditu diseinatzaileak erritu horiek eta zertan datza proiektu bati hasiera ematearen zailtasuna?

Folio zuria.

Bai diseinatzaileen, baita margolarien edota idazleen zailtasun handienetarikoa, folio zuria deritzona da. Zertan datza? Bada, folio zuri batean. Izan ere, proiektuari aurre egiterakoan, beharrezkoa den informazioa eskuratu orduko, folio zuri baten aurrean topatzen gara. Eta sortzen den galdera da, eta orain zer? Nola eratuko dut helburua? Non jarriko dut hau edo bestea? Zein izango da lehena? Galdera horiek blokeatze egoera batean kokatzen dute burua; baina ohikuneak blokeo horretatik irteten laguntzen dute.

Margolariek, esate baterako, hainbat ariketa eskura dituzte. Horietako askok formakuntza prozesuan eskuratutakoak. Eta ariketa horiek erritual bezala erabiltzen dituzte. Margotzen hasi aurretik abstrakziotik jotzen dute paper zaharretan, eta gutxika gutxika abstrakzio horri itxura ematen doaz. Edota garuna eta eskumuturra berotzeko ariketa sorta.

Diseinatzaile grafikoon kasuan, aterabideak mugatuagoak izaten dira proiektuaren helburuak zehatzak izaten direlako, baina edozein kasutan ere erreferentziak garrantzitsuak izaten dira. Diseinu eskolen arauak eta ikerketak ere laguntza handia eskaintzen dute. 

Ohikuneak ohituretatik sortzen.

Ariketekin batera, ohikuneak dinamika edota jarrera jakin batzuen batuketak dira. Eta pertsona beste hainbeste daude. Lekuaren atontzea, espazio garbia eta antolatua izatea dira gehien laguntzen dutenak. Musikaren erabilera ere sormena piztu dezake. 

Era berean, badira diseinatzen hasi aurretik erritu jakin batzuetara jotzen dutenak: kafea, telebista, irratia… Badira zuhaitz baten azpian sormena topatzen dutenak; edo argazki baten aurrean lan egitea lagungarri deritzotenak. Edozein kasutan ere, erritu horiek gure garuna prestatzen dute. Hemen biltzen dira proiektu bati aurre egiteko baliabide sorta.

zure txanda
Egin iruzkin bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Sarrera Gehigao

Vangelis Konpositorearen irudia

Mask

Mask, Greziako Vangelis konpositorearen estudioko diska da; 1985. urtean argitaratutakoa. Diska hau musika neo-klasiko ilunaren barruan kokatzen da.

Irakurri gehiago >

Baliabideak

Diseinatzaile batentzat baliabideak ezinbestekoak dira bere lana burutzeko. Sarrera honetan egunerokotasunean erabiltzen ditudan hainbat baliabide biltzen dira.

Irakurri gehiago >