Mask
Mask 1985. urteko martxoaren hasieran argitaratutako Vangelis konpositorearen estudioko diskoa da. Londoneko bere Nemo estudioan grabatu zuen. Sintetizadorez jokatutako lana izan arren, orkestra baterako konposizioak dira izatez. Eta English Chamber Choir koruari ezker, ekoizpen neoklasiko iluna baina epikoa lortu zuen Greziako konpositore eta teklistak. Ingalaterrako koruarekin batera, Guy Protheroe tenorea ere ageri da. Baina disko honen sorpresa handia, bere laugarren mugimenduan agertzen da, non txalapartaren soinua entzun daiteke.
Diskoa izenik gabeko sei mugimendutan dago banatuta. Erresuma Batuetako 69. postua lortu zuen. Eta Polydor diskoetxeak argitaratu zuen binilo formatuan; lehenengo eta bigarren mugimenduak A aldean kokatuz, eta gainerako laurak B aldean.

Movement 1
Gong bati emandako kolpe gogor bat irekitzen du abestia. Eta hau isildu orduko hotsandiko melodia bat oldarraldia ekartzen du. Tronpetaz osatutako orkestra bat dirudi, baina Vangelisen ohiko sintetizadorea da. Melodia hori izango da Mask disko osoaren funtsa eta oinarria. Nota horiek galtzen diren bitartean, akorde klasikoak indarra hartzen dute. Oraingoan, biolinak dirudite. Baina berriro ere sintetizadoreak dira. Bien bitartean, oharkabean, progresio elektroniko bat gero eta nabariagoa bilakatzen da. Tinbalak eszenara sartzen dira koruarekin batera, eta orotara abestia itsura epikoa hartzen du.
Klimax hori gutxika gutxika desegiten hasten da; baina lasaitasuna heltzear dagoenean, dena egiten du eztanda berriro. Saila suertatzen da orkestra bat edo sintetizadore elektronikoak diren jakitea. Atal honetan agerian da Vangelisen ohiko joera neoklasikoa.
Bosgarren minutura aldera, Mask diskoaren lehenengo mugimenduak lasaitasuna eta patxada hartzen du behingoz. Soprano baten kanta apala inguratzen gaitu; ia bestelako instrumentaziorik gabe. Eta dena hartzen du opera baten antza. Baina lasaitasun hori bederatzigarren minutuan ustekabean apurtzen da berriro ere; abestiaren hasierara bueltatuz. Epika berriro guregana ekarriz. Orkestrazioak berriro gora egiten du eta abestia hasi bezain malkartsu bukatu egiten da.
Movement 2 - Movement 3
Mask diskoaren bigarren abestia hari-instrumentuekin hasten da; edo hari-instrumentuen soinua duen sintetizadorearekin. Bosnakako akorde errepikakorrak dira. Bals bat izan nahi du. Eta korua berehala egiten du agerpena. Baina ia konturatu gabe, bals itsurako melodia hori bukatu eta bestelako konposizioa iluna hartzen gaitu. Abestia guztiz aldatu egin da. Eta joera tetriko eta beldurgarri horrekin jarraitzen du piano baten soinua argitasuna ekarri arte. Baina ez da betirako. Ezustean berriro joera tetrikora garamatza konpositoreak. Korua ere ez da gelditu. Era astunean kantari.
Han hemenka, momentuka, melodiak eta instrumentazioak aldatu egiten dira. Batzuek ospel eta goibel kantari, besteak alaitasuna ekarri nahian. Baina abestia hits bukatzen da.
Movement 4
Txalaparta eta xilofonoa batera hasten dira melodia errepikakorrarekin. Hogeigarren segundoan baxu baten aienea entzuten dugu. Eta berehala egiten du bere agerpena Guy Protheroe tenoreak. Latinera kantu sakro baten antza duen interpretazioa egiten du. Protheroek berak bakarrik jarriko dio abestiari melodia txalaparta eta xilofonoa behin eta berriro errepikatzen diren bitartean. Batzuetan, English Chamber Choir koruaren erantzun laburrak jasotzen ditu.
Movement 5
Mask diskoaren azken aurreko abestia lehenengo abestia bezain oldarkor hasten da. Izan ere, lehenengo mugimenduaren progresio elektroniko berdina da. Baina oraingoan, zerbaiten iragarpena datorrela dirudi. Perkusioa kolpe handiak ematen du, errenkadan. Prozesio bat dirudi. Eta koruak epika moduan jartzen gaitu berriro ere. Baina Vangelisek egin ohi duen legez, oraindik ere epika handitu dezakeela argi usten du. Orkestrazio guztia mahai gainean jartzen du une luze batez; ekaitzaren ostean lasaitasuna eskaintzeko. Erdira aldera,funtseko progresioa oso azkar dabilen arren, abestia itxura mantsoago bat lortzen du. Baina koruak eta orkestrazioaren itzulera gutxika gutxika arintzen doa berriro ere. Azkeneko momentuak suspense moduan mantentzen gaitu dena bukatu arte.
Movement 6
Mask diskoaren azken abestia modu etereoan hasi egiten da. Zeruko hodeiak argia sartzen usten dutenaren eszena idiliko bat. Melodia sinplea da. Patxadatsua. Oso geldia. Atonketarik gabe. Guztiz minimalista akordeetan eta instrumentuetan.
Eta lasaitasun horrekin bueltatzen da bigarren mugimenduaren hasieran entzundako bals lasaia. Segundo batzuk besterik ez; diskoari amaiera emateko justu-justu.