Baliabideak

Baliabideak zertarako?

Formakuntzaz harago, baliabideak eskura izatea lagungarri izaten da proiektu bat ekoizterako orduan. Azken finean, gauzak zelan egiten diren jakiteak ez du bermatzen diseinu baten egikaritzea. Teoria argi izanda ere, praktikara igarotzearen zailtasuna agerian geratzen da folio zuri baten aurrean topatzen garenean.

Batzuetan, burura datorkigu zer nahi dugun, naturalki. Beste batzuetan, sormena eskuratzearen beharra izaten dugu. Badira proiektuak aukera gutxi dituztenak eta horrenbestez aterabide bakarra eskaintzen dutenak. Beste batzuk, ordea, lanketa sakonagoak behar dituzte. Eta horiei aurre egiteko, baliabideak behar ditugu. Hauek dira, nire kasuan, edozein diseinu edo proiektu hasterakoan inguruan ditudan praktikak eta materialak:

Errekurtsoen kutxa ornitzen.

Astialdian marraztea lagungarria da oso. Bost edo hamar minutu badira ere. Nire kasuan, ez dut horrenbesteko denbora ematen. Baina aldiro aldiro, ideiaren bat bururatzen zaidanean, paperaren gainean eratzen saiatzen naiz. Beste batzuetan, gogoak horrela eskatuta, musika jarri eta musikak helarazten didana irudikatzen dut. Edo kaletik noala testura deigarri batekin topo egiten dudanean, argazki bat egiten dut. Beste batzuetan, publizitate, lema edo komunikazio burutapen bat dudanean, libreta matean idazten dut.

Berdin dio momentu horretan erabilerarik aurkitzen ez badiogu. Egunerokotasunean baliabideak pilatzea da helburua. Ideia horiek guztiak artxibatu, galdu ez daitezen. Horrela, proiekturen bat hasi behar dugunean, artxibo horretara jo dezakegu eta egindako zirriborro, ikerketa eta apunte guztien artean ideiaren bat berreskuratu.

Marrazketa koadernoak eta esku-libretak.

Hiru marrazketa koaderno ditut. Bakoitza bere helburuarekin. Alde batetik, zirriborroentzako eraztun-koaderno bat. Hemen helburua ez da zerbait ederra eta liraina marraztea. Helburua burutapen edo ideia bat irudikatzea da. Bat bateko ideia. Horregatik, koaderno horretan bolaluma bakarrik erabiltzen dut. Arkatza erabiltzen badugu, okerrak iruditzen zaizkigun gauzak ezabatu eta berriro egiteko arriskuan erortzen gara behin eta berriro; eta beharrezkoa den berehalakotasuna galtzen da, ideia desitxuratuz eta denbora galduz. Berdin du folioa zikintzea, gauzak zirrimarratzea edo itxura traketsa izatea. Ez da beharrezkoa koloreak gehitzea; ondoan apunteak egiten ditudalako. Ez da beharrezkoa karratu perfektu bat egitea edo argiak eta itzalak marraztea; gezien bidez adieraztearekin nahikoa da.

Bigarren koaderno batean, berariazko marrazketak egiten ditut. Kontzienteak. Kasu honetan, eszena osatuago bat eratzea da helburua. Horregatik, itxura minimo batekin aritzea beharrezkoa da. Arkatzak erabiltzen ditut. Arkatz ezberdinak argi-guneak eta itzalak, bolumena eta distantziak ondo definitzeko. Zuri beltzean egiten ditut beraz. Baina gerora, marrazki horiek eskaneatu eta eredu bezala erabili daitezke tabletan edo ordenagailuan. Horien gainean diseinua atontzen eta hobetzen. 

Beste hirugarren kuaderno bateank, hainbat apunte bilduta ditut. Diseinatzen hasi orduko beharrezkoak ditudan baliabideak. Programen argibideak, Fibonacciren sekuentziak, kolore inportanteen kode hamaseitarrak…

Interesgarriak ditudan baliabideak.

Estudioan, mahaiaren inguruan, liburu batzuk izaten ditut beti eskura. Liburu horiek behin eta berriro begiratzeko ahitura izaten dut, aurrean dudan proiektuaren arabera bata edo bestea hartuz. Mota askotariko baliabideak pilatzen dira eta ondorengo hauek dira guztien artean niretzako ezinbestekoak diseinatzaileontzat:

Bauhaus

Diseinatzaile bezala, Alemaniako Staatliche Bauhuas Diseinu eta Arkitektura eskolaren jarraitzailea naiz. Eta liburu honetan eskola horretako artxiboa biltzen da. Maiz ikuskatzen ditut bertan agertzen diren garaiko ikerketak eta ekoizpenak. Kartelerian eta hiru dimentsiotako diseinuak egiterakoan bertatik jasotzen ditut erreferentziak. Grafia, tipografia, koloreak, testurak, neurketak, diseinuaren erabilera filosofikoaren inguruko testuak… hori dena eta askoz gehiago biltzen da liburu honetan.

Bauhaus liburu honetan baliabideak biltzen dira.

Logo Modernism

Liburu honetan, Jens Müller kazetariak 1940 eta 1980 urte bitartean ekoiztutako 6000 logotipo modernista biltzen ditu. Liburua hiru ataletan banatzen da logotipo motaren arabera: geometrikoak, efektudunak eta tipografikoak. Hainbat korporazio, erakunde eta enpresen logotipoak aztertzen dira. Komunikazio kanpaina edo irudi marka bati ekin aurretik, liburuari begirada bat botatzea sormena pizten du.

Kolorearen psikologia.

Koloreak pertsonengan dituzten efektuak ezagutzea funtsezkoa da diseinu bat eraikitzerakoan. Askotariko konbinazioak daude, koloreak ez dira kultura guztietan modu berdinean ulertzen. Liburu honetan koloreen funtsak azaltzen dira inkesta eta galdetegi zabaletan oinarrituta. Eskuliburu honetan agertzen diren baliabideak ezinbestekoak dira.

Musikak ezkeintzen dituen baliabideak.

Orain arteko baliabideak diseinatzaile batentzat ezinbestekoak dira. Baina “Ohikuneak” izeneko sarreran ikusi genuen bezela, pertsona bakoitzak baditu bere aterabideak sormena lantzeko edo nondik abiatu behar den jakiteko. Aurrekoak bezain inportanteak da niretzako musika. Musika egokia aukeratzea proiektu bakoitzerako parametro zeatzagoetan murgiltzen du garunak. 

zure txanda
Egin iruzkin bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Sarrera Gehigao

Vangelis Konpositorearen irudia

Mask

Mask, Greziako Vangelis konpositorearen estudioko diska da; 1985. urtean argitaratutakoa. Diska hau musika neo-klasiko ilunaren barruan kokatzen da.

Irakurri gehiago >
Mandala zaharkitu bat, kolore anitzekin, ohikuneak edo erritu bezala.

Ohikuneak

Ohikuneak proiektu bati hasiera ematen laguntzen dute. Folio zuriaren aurren gure garuna sormenerako prestatzen dute. Ariketak, musika, erreferenteak, kanonak… Nola eraikitzen dira erritu horiek eta zeintzuk izaten dira ohikoenak eta lagungarrienak?

Irakurri gehiago >